prensa

Elkarrizketa Ura, argazkitan Durango. 2007ko irailaren 06a, 13:41 Londresen hasi zen argazkigintza eta bideo dokumentala ikasten. Nikaraguan egon zen Incine Nikaraguako Zine Institutuan lanean. Gero, 10 urteko parentesiaren ondoren, formazio artistikoari ekin dio eta Arte Ederrak ikasten dabil EHUn.Zergaitik bueltatu zara argazkietara?Nik intuizioaren arabera egiten dut lan. Argazkigintza tresna bat da niretzako, ez da lanbidea. Pintzela edo beste edozer izan zitekeen moduko tresna da argazkia. Lan hau argazkitan ikusten nuen; ez nuen beste era batera ikusten, argazkia izan behar zuen. Argazkiak, baina, grafiko eta piktorikoak dira; gehiago dute grabatu itxura, argazkiarena baino.Zelan egiten duzu lan?Nik lehenengo modu intuitibo batean hasten dut lana, nahiz eta badakidan beti daukala zentzu bat denak. Bi urte daramatzat lan honetan, eta hasierako ideia gardentzen eta fintzen joan da denborarekin. Azkenean, argazkietan, nire inguruko emakumeak dutxan sartu eta argazkiak egin dizkiet. Oso eguneroko eta ezdeusa ematen du, baina atzean asko dago.Dutxakoa zen hasierako ideia, beraz?Hasierako ideia momentu oso intimo hori lantzea izan zen. Sendatze moduko bat da, zeure buruarekin zaude, zure arazoekin. Nik nire lanean, bizitzaren galkortasunaz eta minaz egiten dut berba. Nik uste badagoela horretan sendagarria den zeozer: denoi gertatu zaigu, galera bat edo izanda, dutxan sartu eta barrura begira jartzea –normalean ez dugu beste inorekin konpartitzen–. Dutxako isiltasunak eta uraren soinuak laguntzen du horretan. Argazkietan isiltasun hori dago. Zer formatu eman diezu lanei?Argazkiak zuri-beltzak dira. Atentzioa deitzen duena paper gainean inprimatuta dagozela da beharbada. Ez nuen argazkigintzako papera erabili gura, paper piktorikoagoa gura nuen, eta paper hau akuarelagaz lantzekoa da. Deskubritu dut, eta asko gustatu ziat emaitza. Papera eta iltze batzuk, ez nuen ezelako markorik nahi.Zenbat argazki daude erakusketan?Erakusketan 12 gehi 1. Lekura moldatu behar izan dut, eta aukeraketa bat egin. Dena dela, argazkiak asko atera ditut.Zeintzuk utzi behar izan dituzu erakusketan eskegi barik?Denboran zehar lanak argitzen joaten dira, eta sakontzen duzun heinean, bizitzan legez, ezinbestekoa gorde eta bestea garbitzen joaten zara. Lan honetan, argazkiak egiten joan naiz hasierako sentsazio horien arabera, eta garbitzen joan da. Ez dut analisi arrazional bat egin.Zelakoa izan da argazkiak ateratzeko prozesua?Min sentsazio hori ulertu dezaketen emakumeak bilatu ditut, eta dutxan posatzeko eskatu diet. Nire etxeko bainu gelan egin ditugu argazkiak.Erakusketa gehiago egindakoa zara?Aurrekoa tintaz egindakoa zen, uraren eta kolorearen arteko jolasa; erretratu lakoak ziren haiek ere. Bilbo, Eibar eta Getxon egin izan ditut erakusketak, eta eskulturan ere egin izan ditut lanak.Zer sentsazio sortzen dizkizu argazkiak horman zintzilikatuta ikusteak?Ikara eszenikoa ematen didate gauza hauek. Lanak horman eskegi eta arineketan irtetzeko gogoa ematen dit. Ura asko interesatzen zaizu?Urak egiten eta eragiten diguna asko interesetan zait. Hor nabil gaiari bueltak ematen. Liluragarria iruditzen zait ura, eta elementuetan daukan eragina. Erakusketaren izena azalduko?Karst, ideien asoziazio apur bat poetikoa da. Fenomeno geologiko bat da Karst, urak denboran zehar karearria higatzen duenean sortzen den paisaiarena. Argazkietako aurpegiak ere, paisaiak dira ia gehiago erretratuak baino. Zure argazki erakusketako ikuslearengan eraginen bat sortu gura duzu?Nik itxaroten dudana isiltasuna sentitzea da; denboraren galkortasuna sentitzea, baina isiltasun momentu bat batez ere. Ikusleak beteko duen zeozer egon behar da erakusketa batean, bestela ez dauka zentzurik. Zabalik dagoen parte bat egon behar da. Iradokitzea da interesgarria.

No hay comentarios: